Euskara

Guda Imperialistaren eta IAIE-NATOren Aurkako Herrien Auzitegi Iraunkorra

 

Deialdia

 

Komunikazio medioek gudak gure lurralde mugen kanpoan gertatzen direla sinestarazten digute, ezin dugula hura ekiditeko ezer egin, ez dagoela erantzulerik, eta egotekotan, zigor gabe geratuko direla.

Errealitatea ordea, mundu globalizatu batean, guda ez zaiola inori arrotz egiten dela da, eta herriok testigu izateko beharrizan morala daukagu; B. Russell-ek Vietnam-eko gudari buruz esan zuen legez: “Gure eginkizuna gizateriak krimen izugarri hauen lekukotasuna eman dezala da, eta gizateria zuzentzaren alde batzea” (Guda Krimenen Nazioarteko Auzitegiaren Bigarren Sesioa, 1967ko Azaroa)

Ezagupen ezak ezin du egun dauden 31 gatazka armaturen aurrean gure pasibotasuna justifikatu. Bigarren Mundu Gudatik hona gudek 16 milioi hildako utzi dituzte, izanik egun biktima horietatik %90a zibilak, eta hauetatik, %75a emakumeak eta haurrak. 2014ak 51,3 milioi desplazatuko errekorra utzi zigun gainera.

Mendebaldeko herrialde eta koalizioak izan dira mundu mailako guda honen erantzule eztabaidaezinak, eta bakerako mehatxu nagusia dira.

Guda Inperialistaren eta IAIE-NATOren aurkako Forua Intelektual Antiinperialisten Aliantzaren ekimenetik jaio zen, IAIE-NATOk 2015eko urrian Gibraltarren egin behar dituen maniobra militarren gaineko, Bigarren Mundu Gudatik garrantzitsuenak, kontzientzia eta mugimendu soziala pizteko gudaren gaineko eztabaida eta analisiak antolatuz.

Intelektualak, militanteak, antolakunde politiko eta sozialak batu diren urtebeteko lanaren ostean, Foruan parte hartzen dugun pertsonok Guda Inperialistaren eta IAIE-OTANen aurkako Auzitegi Iraunkor baten lehen batzar konstituziogilea deitzea erabaki dugu.

Sinesten dugu guda ez dela ez kasualitate bat ezta patu bat ere, ustiaketan eta suntsipenean oinarritutako sistema ekonomiko baten ondorioa da, harraparia eta injustua, eta ezin daiteke inor axolagabe geratu.

Esparru eta ikuspuntu ezberdinetatik gudaren aurkako eta kultura antibeliko baten aldeko pronuntziamendu baten elaborazioan parte hartzeko nahia luketen antolakunde sozial, kolektibo eta pertsona guztiak deitzen ditugu, Guda Inperialistaren eta IAIE-NATOren aurkako Herrien Auzitegi Iraunkorraren sorreran eta garapenean parte hartu dezaten.

Auzitegiaren lehenbiziko konstituzio sesioak Madrilen izango dira, 2015eko Azaroaren 6an, 7an eta 8an. Hasiera puntutzat hartuko dira data horietan Gibraltarren egingo diren IAIE-NATOren maniobrak

Deialdiaren Oinarriak:

1.- Helburuak:

Guda Inperialista eta IAIE-NATOren aurkako Auzitegi Iraunkorra gudaren, honen zergati, ondorio eta erantzuleen behatoki izan nahi du. Hala, gudaren basakeriaren aurkako herrien oroimenaren eta erresistentziaren artxibo baten sorrerarako bitarteko izango da.

Guda ez dela interbentzio armatua bakarrik, politikaren eta ekonomiaren bidez egiten den indarraren bidezko azpiraketa baizik ulerturik, herrien subiranotasun eskubidearen jarduna ukatzen duena, Auzitegiak interbentzio militarrek sortzen dituzten egoeren kondena soziala eta politikoa osatu eta hedatzeko nahia du.

Bere helburu konkretuak dira:

  • Ahal den neurririk handienean, antolakunde sozial, politiko, sindikaletako eta mugimendu sozialetako pertsonak gudaren eta honen tresnen salaketaren inguruan batzea.

  • Gudaren erantzule direnen zigorgabetasunarekin bukatzen lagungarri zitezkeen ekintza legalen dokumentazioa eta kontribuzioa.

  • Gudaren aurkako kontzientzia sozialaren garapenean laguntzea.

  • Erakustea nola guda, gure bizitza determinatzen duten beste hainbat gai bezala, eztabaidatik eta herrien erabakitik kanpo gelditzen den.

  • Guda gorakadaren eta honen biktimen, eta hauen sufrimenduaz eta pairatzen duten krudeltasunaz, ohartaraztea.

  • Guda inperialistaren eta honen ondorioen aurkako herrien mobilizazioan laguntzea.

2.- Nor deitzen dugu:

Esparru eta ikuspuntu ezberdinetatik gudaren aurkako eta kultura antibeliko baten aldeko pronuntziamendu baten elaborazioan parte hartzeko nahia luketen antolakunde sozial, kolektibo eta pertsona guztiak.

Guda krimenen testigu eta testigantza eman nahi duten guztiei.

3.- Izen ematea eta partaidetza moduak Auzitegi Iraunkorraren lehenbiziko saioetan:

  • Auzitegia bertaratuz, bideokonferentzia edo komunikatuen bidez parte hartu daitezkeen eremu tematikoetan antolatuko da.

  • Interesa duten pertsonek eta antolakundeek Auzitegiaren antolakundearekin jarri beharko dira harremanetan hurrengo posta elektronikoaren bidez: tribunalcontralaguerra@gmail.com

  • Interesa duten pertsonek eta antolakundeek haien proposamenak bidali ditzakete, zein eremu tematikoetan eta zein modutan parte hartu nahi duten adieraziz.

  • Partaidetza proposamenean garbi adierazi behar da zein modutan parte hartu nahi den: bertaratuz, bideokonferentzia edo formatu ezberdinetako komunikazio bidez. Hala, Lan Talde batean parte hartzea ahalko balu.

  • Lan mahaietan parte hartzeko proposamenak (1-3 orrialde bitartean) bidaltzeko epea urriaren 19an bukatzen da.

  • Urriaren 26an Lan Taldeen azken zerrenda publiko egingo da.

  • Informazioaz, proposamenak jasotzeaz, Lan Taldeen eremu tematikoen araberako sortzeaz, lanen eta proposamenen taldekako esleipenaz, koordinazioaz eta logistikaren antolaketaz eta deialdiaren garapenaz arduratuko den idazkaritza sortua izan da.

  • Lan taldeen eta eremu tematikoen inguruko informazioa urriaren 26rik aurrera izango da argitaratua Guda Inperialistaren eta IAIE-NATOren aurkako Foruaren blogean (https://forocontralaguerra.wordpress.com/).

  • Auzitegiaren konstituzioa egun batzuk lehenago, partaide guztiek eskura izango dituzte Lan Talde bakoitzean aurkeztu eta eztabaidatuko diren testuak.

4.- Orain arte proposatutako eremu tematikoak:

1.- Ekonomia eta esku-hartze militarrak.

2.- Guda eta komunikazio medioak.

3.- Guda eta biolentzia.

4.- Guda eta legeak.

5.- Emakumearen aurkako bortizkeria, guda arma.

6.- Kapital finantzarioaren papera gatazken sorreran.

7.- Erresistentzia eremu eta modu ezberdinak.

8.- Desplazatuen drama eta herrien sufrimendua.

9.- Artea eta kultura gudarenganako erresistentzian.

10.- IAIE-NATO

5.- Auzitegiaren garapena azaroaren 6, 7 eta 8ko saioetan:

  • Auzitegiaren Idazkaritzak, osoko bileren mahaiak eta Lan Talde bakoitzeko sesioak antolatuak izanda, hauen partaideei dagokien dokumentazioa luzatuko die.

  • Lan Talde bakoitzak informazio helarazteko eta taldekideekin kontaktuan jartzeko bi erantzule izango ditu. Lan Taldeak ordezkari bat izendatuko du, zeinak bere taldean aurkeztutakoa eta eztabaidatutakoa Osoko Bilkuran laburtuko duen.

  • 6an arratsaldez, inaugurazio sesioa eta mahaien Lan Talde eta Osoko Bilkuren araberako konstituzioa ospatuko dira.

  • 6an arratsaldez eta 7an goizez Lan Taldeen edo mahai tematikoen sesioek izango dute leku. Lan Talde bakoitzak sesioaren laburpen bat osatuko du, ondorioak eta proposamenak biltzen dituen diagnostiko gisara, taldeko ordezkariak aurkeztuko duenak 7an arratsaldeko Osoko Bilkuran.

  • 7an arratsaldez ospatuko den Osoko Bilkurak aurkezten diren Lan Taldeen diagnostiko eta proposamen ezberdinak integratzea eta koherentzia ematea izango du helburu. Lehenbiziko osoko bilkuraren emaitza Auzitegiaren lehenbiziko dokumentua izango da, Azkeneko Adierazpenaren Oinarri bezala.

  • 8an goizez, Osoko Bilkuraren mahaiak, Lan Taldeen ordezkariekin batera, Lehenbiziko Osoko Bilkuraren ondorioak batzen dituen dokumentu bat sortuko du, eta Bigarren Osoko Bilkuran aurkeztuko du, hau onartua izan dadin. Azken dokumentu hau Guda Inperialistaren eta IAIE-NATOren aurkako Herrien Auzitegi Iraunkorraren Azken Deklarazioa izango da.

6.- Guda Inperialistaren eta IAIE-NATOren aurkako Herrien Auzitegi Iraunkorraren Lehenbiziko Deklarazioaren helarazpena:

  • Auzitegiaren Lehenbiziko Deklarazioari atxikitzeko eskatuko zaie pertsonalitate eta antolakundeei.

  • Gudaren gaineko informazio esanguratsua duen dokumentazio oro, hala nola Auzitegiaren saioetan sortutako eta emandako dokumentuak, Guda Inperialistaren eta IAIE-NATOren aurkako Foruaren blogean guztientzako eskuragarri eta erabilgarri egongo den dokumentazio fondo bat izango dira.

(https://forocontralaguerra.wordpress.com/).

 

(pdf)

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: