Euskera

GUDA INPERIALISTAREN ETA IAIE-NATOREN AURKAKO HERRIEN AUZITEGI IRAUNKORRA

Bigarren Sesioetarako Deialdia

Madrid, 2016ko ekainaren 18 eta 19an.

Guda inperialistaren aurkako pronuntziamendu bat eta gudaren aurkako kultura baten alde egin nahi duten erakunde sozial, kolektibo eta pertsonak deitzen ditugu, ikuspuntu eta arlo ezberdinetatik, Guda Inperialistaren eta IAIE-NATOren Aurkako Herrien Auzitegi Iraunkorraren garapenean lagun dezaten.

Auzitegiak bere Bigarren Sesioak Madrilen garatuko ditu, 2016ko ekainaren 18 eta 19an. Lana bost Mahairen inguruan antolatuko da, hurrengo eszenatoki politiko eta sozialetan zentraturik:

  • Palestina / Ekialde Hurbila

  • Venezuela / Amerika Latinoa

  • Ukrainia / Europako Ekialdea

  • Mendebaldeko Sahara

  • Biktimak eta Errefuxiatuak

Mahaietako ondorioak osoko sesioan aurkeztuko dira, non Bigarren Ebazpen Orokorra aurkeztuko den ere.

Helburuen eta partaidetza moduen ingurukoak ostean azaltzen dira.


Aurrekariak:

Guda Inperialistaren eta IAIE-NATOren Aurkako Herrien Auzitegi Iraunkorra (GIINAHAI) Madrilen sortu zen 2015eko azaroaren 8an, espainiar Estatuko eta atzerritik etorritako 80 partaie baino gehiago bildu zituen hiru sesioren ostean.

Eratze Sesioak, espainiar Estatuan garatzen ari ziren IAIE-NATOren maniobren aurkako mobilizazioak oinarri hartu zituenak, lau ardatz tematikoren inguruan garatu ziren: “Guda eta komunikazio medioak”, “Intentsitate baxuko gudak eta estatu kolpeak”, “IAIE-NATO” eta “Errefuxiatuak”.

Lanen emaitza gisara GIINAHAIak Ebazpen Orokor bat eman zuen eta, gainera, ardatz tematiko bakoitzetik beste ebazpen bana.

Ebazpen Orokorrean esku hartze inperialistaren agente printzipalak kondenatzen ziren, eta partikularki, IAIE-NATO, honen Estatu Aliatuak eta goreneko hierarkiak, eta hauetaz gain, maila politiko, ekonomiko eta mediatikoan guda inperialista eta honen zigorgabetasuna munduan zehar barreiatzearen oinarrizko erantzuleak. Horrela, “mugimendu eta antolakundeei bertan adierazten diren kondenenekin bat egiteko eta eskakizunak betetzeko mugiarazteko” deialdia luzatzen zitzaien.

Hasitako lanari jarraikortasuna emateko, urte honetako urtarrilean ekainerako Bigarren Sesio batzuk deitzea erabaki zen, horretarako bost Lan Talde sortuz, hurrengo gaietan zentratuak:

  • Guda eta Komunikazio Medioak

  • Ekonomia eta Guda

  • Guda eta Legeak

  • Zigorgabetasuna eta Injerentziak

  • Biktimak eta Erresistentziak

Lan Talde hauek haien lana eraso inperialista bost “guda eszenatokitan” nola ematen den deskribatzera bideratu dute: haietatik lau erregio “beroetan” zentratzen dira, azkenengoa biktimen eta errefuxiatuen gaiari lotzen zaion bitartean, gudaren planeta mailako ondorio bezala eta non ez duen erregioen araberako zatiketa onartzen.

Zein da gure nahia:

Guda gatazkako egungo inguruabarra botere finantzario eta ekonomiko handien tresna bezala hedatzen ari da eremu geografiko ezberdinetan zehar, kapitalismoaren krisi sistemiko handi batean sarturik non haien irabazien tasa ekintza inperialaren eta desjabetzearen bidez bakarrik mantendu dezaketen.

Haien aliantza militarraren inguruan bildutako potentzia inperialistak, IAIE-NATO, ez daude haien interesak kanpo aktoreekin negoziatzeko nahian eta haien mundu ikuskera geroz eta modu bortitzagoan ezartzen dute.

Sobietar Batasunak suposatzen zuen kontrapisua gabe, aurrerako ihesaldi honek bizitza proiektu propioa duten herrien aurkako neurririk gabeko jazarpena eta erasoaldi kriminala bihurtu da, hertsapen bitarteko ezberdinak erabiliz.

Era berean, metropolietan, krisiak gogorki zigortzen du biztanleria immigrantea non, garai batean enpresen etekinak handitzeko lan esku merkea izan bazen, egun bazterkeria eta xenofobia gorakorreko inguruabar batean abandonatua izan da, pozoitze sektariorako egoera aproposa sortuz.

Inguruabar honetan agertzen dira erantzun bortitzaren erakustaldi muturrekoenak, guda inperialaren bultzatzaileek erabiliak direnak beldurra barreiatzeko eta biztanleria azpiratzeko.

Beldur hori mendebaldeak sortu dituen miseria eta bortizkeriatik ihesean dabiltzanen immigratze masiboetatik elikatzen da.

Beldur hori gobernuek eta iritzi egileek gogoz bultzatzen dute ezagutzen den eskubide eta askatasun demokratikoen mozketa gogorrena aurrera eramateko, salbuespen egoera gorakor bat sortuz zeinak faxismoak duen ausazkotasuna erakusten duen ere, Europan eskuin muturreko mugimenduak hazten diren bitartean.

Egoera honen aurrean, GIINAHAIk baztertu ezintzat dauka ebidentzian uztea sistema kapitalistaren biziraute dinamikaren eta pertzepzio orokorraren artean dagoen hartu emana: terrorismoa, migrazio masiboak, suntsipena eta kaos orokortua.

Gure nahia hori guztia ezerezetik eta herri periferikoen antolakuntza ezgaitasunetik atera ez dela ebidentzian uztea da: auto-suntsipenera bideratua den sistema baten eta botere inperialaren zentroen ekintzaren ondorioa da honen sostengarritasunerako, zeinen oinarrizko agenteak hainbeste krimen eta suntsipenen erantzule bezala identifikatu, salatu eta kondenatu behar ditugun.

Egitateen ezagupen hutsa hauek harreman gabe aurkeztuak direnean ez du uzten guda inperialistaren benetako dimentsio ikusten. Hala, pertsonen kontzientzia sortzeari ekarpena egin nahi diogu, kontsignen errepikapen hutsa gainditzeko elementuak emanez eta boterearen aurkakoa den diskurtso bat eratuz.

Deialdia:

Guda inperialistaren aurkako pronuntziamendu bat eta gudaren aurkako kultura baten alde egin nahi duten erakunde sozial, kolektibo eta pertsonak deitzen ditugu, ikuspuntu eta arlo ezberdinetatik, Guda Inperialistaren eta IAIE-NATOren Aurkako Herrien Auzitegi Iraunkorraren garapenean lagun dezaten.

Auzitegiak bere Bigarren Sesioak Madrilen garatuko ditu, 2016ko ekainaren 18 eta 19an.

Deialdiaren oinarriak:

1.- Helburuak

  • Ahal den neurririk handienean, antolakunde sozial, politiko, sindikaletako eta mugimendu sozialetako pertsonak gudaren eta honen tresnen salaketaren inguruan batzea.

  • Gudaren erantzule direnen zigorgabetasunarekin bukatzen lagungarri zitezkeen ekintza legalen dokumentazioa eta kontribuzioa.

  • Gudaren aurkako kontzientzia sozialaren garapenean laguntzea.

  • Erakustea nola guda, gure bizitza determinatzen duten beste hainbat gai bezala, eztabaidatik eta herrien erabakitik kanpo gelditzen den.

  • Guda gorakadaren eta honen biktimen, eta hauen sufrimenduaz eta pairatzen duten krudeltasunaz, ohartaraztea.

  • Guda inperialistaren eta honen ondorioen aurkako herrien mobilizazioan laguntzea.

2.- Nor deitzen dugu:

Esparru eta ikuspuntu ezberdinetatik gudaren aurkako eta kultura antibeliko baten aldeko pronuntziamendu baten elaborazioan parte hartzeko nahia luketen antolakunde sozial, kolektibo eta pertsona guztiak.

Guda krimenen testigu eta testigantza eman nahi duten guztiei.

3.- Izen emate eta partaidetza moldeak:

  • Auzitegia hurrengo Guda eszenatoki politiko eta sozialetan dago lanean jadanik:

  • Palestina/Ekialde Hurbila

  • Venezuela/Amerika Latinoa

  • Ukrainia/Ekialdeko Europa

  • Mendebaldeko Sahara

  • Biktimak eta Errefuxiatuak

  • Banaketa honek ekaineko sesioetan egingo diren Lan Mahaien berbera da.

  • Interesatutako pertsonei mahai hauetan garatutako aurreko lanera bildu daitezela proposatzen zaie, zeintzuen dinamikek ekaineko eztabaidak bideratuko dituzte.

  • Sesioetan zein aurreko lanetan bertaratuz, bideo konferentzia bidez edo idatzizko edo audio komunikazioen bidez parte hartu daiteke.

  • Interesatutako antolakunde eta pertsonak Auzitegiaren Idazkaritza Iraunkorrarekin kontaktuan jarri beharko dira adierazten den korreo elektronikoaren bidez, nondik haien interesekoa den Mahaia koordinatzen duen pertsonarekin kontaktuan jarriko zaien: tribunalcontralaguerra@gmail.com

  • Pertsonaren batek nolabaiteko informazio adierazgarria eman nahiko balu Auzitegiarekin edo Mahaietako koordinadoreekin aurretik kontakturik egin gabe, web portalean lan hori errazteko araubideak ditu eskura: https://forocontralaguerra.org/portal-del-tppcgio/segundas-sesiones/instrucciones-para-la-rendicion-de-la-documentacion/

  • Mahaietara ekarpenak bidaltzeko epea ekainaren 5ean bukatzen da, sesioen aurretik material guztia antolatzeko denbora egon dadin.

  • Lanei ekarpen efektiboak egiten dizkieten pertsonak Auzitegiaren Aholku Kontseiluaren parte izango dira, eta horrela izango dira errekonozituak.

  • Gainera, auzitegiak laguntzeko beste modu batzuk aurreikusi ditu Laguntza Talde baten sorrerarekin, zeinetara biltzeko gonbitea egiten dien sesioetan parte hartzeko edo ekarpenak egiteko borondate edo gaitasunik ez dutenentzat eta Auzitegiaren garrantziaz iritzi irmo bat dutenei.

  • Bigarren sesio hauen inguruko informazio guztia eta aurretiko lana Guda Inperialistaren eta IAIE-NATOren Aurkako Foruaren Portalean argitaratuko da: https://forocontralaguerra.org/portal-del-tppcgio/segundas-sesiones/.

  • Auzitegiaren web gunean izen emateko formulario bat eskuragarri dago, sesioetan parte hartuko duten pertsonak ekainaren 16a baino lehen horren bidez izena eman dezaten: http://wp.me/P6uBDM-2I7.

4.- Auzitegiaren sesioen garapena ekainaren 18 eta 19an.

  • Mahai bakoitzak pertsona koordinatzaile batzuk izango ditu, informazioa helarazteko eta bere taldekideekin kontaktua ezartzeaz arduratuko dena. Mahai bakoitzeko Bozeramaile bat izendatuko da, zeinek bere Mahaian esandakoa eta eztabaidatutakoa Osoko sesioan laburtu beharko duen.

  • Larunbatean, 18an goizez, Mahaiek banaturik lan egingo dute, aurretik jaso diren ekarpenak kontuan hartuz.

  • Arratsaldeko lehen orduan, Mahai bakoitzeko partaideek goizean eztabaidatutakoaren inguruan arituko dira eta Osoko sesioan Bozeramaileak aurkeztu behar duen informea prestatuko dute, ondorioak diagnosi modura aurkeztuz eta Ebazpen proposamen batekin.

  • Arratsaldeko bigarren erdian Mahaiek landutako guztiaren gaineko Osoko sesio bat garatuko da. Mahaietako Bozeramaileek ondorioen inguruan informatuko dute eta Azken Ebazpenean sartu beharko litezkeen elementuen gainean eztabaidatuko da.

  • Erredakzio Komite bat izango da zeinek, lehenbiziko Osoko sesioan eztabaidatutako elementuei jarraiki, Azken Ebazpen proposamen bat prestatuko duen.

  • Domekan, 19an goizez, beste Osoko sesio bat garatuko da non Erredakzio Komiteak Azken Ebazpenerako proposamen bat aurkeztuko duen honen gainean eztabaidatu dadin.

  • Ostean gonbidatuentzako parte hartze espazio bat egongo da, non guda inperialistaren biktimek haien testigantzak partekatuko dituzten.

  • Azkenik, goizeko azken orduan, hilak 19, domeka, hirugarren Osoko sesioa garatuko da, non Azken Ebazpena onartuko den. Azken dokumentu hau Guda Inperialistaren eta IAIE-NATOren aurkako Herrien Auzitegi Iraunkorraren Bigarren Adierazpena izango da.

  • Sesioak garatuko diren lekuaren eta ordutegi konkretuaren inguruko informazioa Auzitegiaren Portalean iragarriak izango dira.

  • Gudaren inguruan informazio adierazgarria duen dokumentazio osoa, dokumentu ekarpenak eta Auzitegiaren sesioetan sortutakoak, dokumentazio fondo bat izango dira, bere erabilpen librerako Guda Inperialista eta IAIE-NATOren Aurkako Foruaren blogean eskuragarri izango dena (https://forocontralaguerra.wordpress.com/).

Madrilen, 2016ko Maiatzaren 7an.

Auzitegiaren Talde Bultzatzailea

(pdf)